GURE PROIEKTUA
Gure teknologia KuDa-n oinarritzen da, CIDETECek garatutako
Nanomedikuntza-plataforma. Teknologia Europar Batasunean eta Estatu Batuetan patentatuta dago. Nanomedikuntza-plataforma kate bakarreko nanopartikulak (Single Chain Nanoparticles, SCNP) ingurune-akuosoan fabrikatzeko metodologia berri batean oinarritzen da. SCNP-ak giro-tenperaturan eta katalizatzailerik gabe sintetizatzen dira, polimeroaren katea agente bifuntzional batekin gurutzatuz
Birikietako gaixotasunak tratatzeko produktu berriak garatzeko diseinatu da plataforma. Hain zuzen, bere ezaugarri fisiko-kimikoak eta tamaina (15-40 nanometro) kontuan hartuta, birikietan denbora gehiago iraungo du eta birikien mukositatearen penetrazio handiagoa eskainiko du.
Plataformak erabilera asko ditu eta printzipio aktibo ezberdinak kargatzeko aukera eskaintzen du, interakzio elektrostatikoen edo kobalenteen bitartez. Partikula egokiak dira nebulizazioaren bitarteko administrazioa ahalbidetzeko.
ABANTAILA NAGUSIAK
KuDa plataformak printzipio aktiboa zuzentzen du, haren eraginkortasuna handituz.
KUSUDAMA
Lehen mailako talde batek zuzentzen du enpresa, farmakoen garapenean, arrisku-kapitalean eta lizentziak negoziatzen esperientzia duena. Talde honek kudeaketa eraginkorra bermatzen du, produktuaren garapenean arreta jarriz.
Lehen mailako talde batek zuzentzen du enpresa, farmakoen garapenean, arrisku-kapitalean eta lizentziak negoziatzen esperientzia duena. Talde honek kudeaketa eraginkorra bermatzen du, produktuaren garapenean arreta jarriz.
KONTAKTUA
Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa
Pº Miramón, 196. 20014 Donostia-San Sebastián
(Gipuzkoa), Spain
Kusudama 2019